Agerre-alden asfaltatze lanak hasiko dituzte bihar

Udalak iragarri duenez, astebetean Agerre-alde etxadiko barruko kaletik ezingo da pasatu konpontze eta mantenu lanak direla eta.

agerre-alde Errepidearen egoera hobetzeko lanak egingo dituzte.

Altzibarko Agerre-alde etxadian asfaltatze lanak hasiko dituzte bihar —osteguna—, Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez. Etxadi barrualdeko errepidean konpontze eta mantenu lanak egingo dira. 16.302,58 euroko inbertsioa egingo dute hobetze lan horietan.

Lanek eragina izango dute trafikoan. Astebetean Agerre-alde etxadiko barruko kaletik ezingo da pasatu. Aparkaleku handia erabili beharko dute bizilagunek egun horietan autoak uzteko, eta horretarako sartu-irteerak bosgarren atariaren aldetik egin beharko dira. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.