Gau Beltza prestatzeko elkartuko dira bihar

Aurtengo Gau Beltza antolatzeko herritarren iritziak jaso nahi dituzte, COVID-19a dela eta baldintza berezietan ospatuko baita.

gau beltza

Hilaren azkeneko gaua da Gau Beltza. Oiartzunen urte batzuk badira ohitura berreskuratu zenetik, baina COVID-19ak zapuztu ditu ohituraren inertzia.

Beste modu batera antolatu beharko dute 2020ko Gau Beltza. Hori diseinatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean, 17:00etan, Abaraxka ludotekan. 645 00 54 96 telefono zenbakira deitu beharko dute tokia hartzeko.

Herritarrak gonbidatu dituzte bertara joan daitezen, euren iritzia partekatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.