Ikasturte honetako ipuin kontaketak hasiko dira aste honetan
Ikastetxeetako burbuilak mantentze aldera, eskola orduetan joango dira Manuel Lekuona bibliotekara. Hilabete bakoitzean adin tarte batekoak joango dira.
Manuel Lekuona bibliotekak haurrentzako ipuin kontaketak hasiko ditu aste honetan. COVID-19a prebenitzeko neurriak hartuko dituzte, eta horregatik ikastetxeetako burbuilak mantenduko dituzte.
Haurren zein ingurukoen osasuna bermatzeko, haurrak eskola orduetan igoko dira bibliotekara. Hilabete bakoitzean adin-tarte batekoak.
Lehenengoak, Haur Hezkuntzako bost urteko haurrak izango dira. Aste honetan, gelaka igoko dira Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleak.
Datozen hilabeteetan LH. 1 eta LH 2. mailako ikasleen txanda izango da.