Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekiko dute etzi
Ordainketa egin behar dutenek abenduaren 16ra arte izango dute epea. Urteko hirugarren eta azkeneko zatia izango da.
Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekiko dute etzi, hilak 15. Abenduaren 16ra arte izango dute ordainketa egiteko epea.
Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, hilabete barru kobratuko diete (azaroaren 13an).
Ura eta estolderiaren tasa hiru zatitan ordaintzen da. Honakoa urteko azkeneko ordainketa izango da.