Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sarri, Pessoa, argazkiak, argigramak eta baserriak, 21 Aulkiren osagaiak

Ostiralean hasiko da 21 Aulki, irakurketa dramatizatu batekin. Larunbatean emakumeentzako argazki saioa egingo dute, Nagore Legarretarekin.

21 aulki 2020 21 Aulkik Ehuntzen izango du epizentroa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/10/14

Ostiralean hasiko da 21 Aulki dinamika kulturala, Metrokoadrokaren eskutik. Irakurketa dramatizatu batekin hasiko da: Mikel Antzak Loraldirako idatzitako Pessoak atera zuen Sarrionandia kartzelatik antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute.

Erika Olaizola eta Ainhoa Alberdi izango dira aktoreak, eta kanpo-begiradaren ardura izan dute Antzak berak eta Idoia Beratarbidek. Ekitaldi hori, dinamikako gainontzekoak ez bezala, udaletxeko pleno aretoan izango da. 19:00etan hasiko da.

Legarretarekin, bi saio

Datorren larunbaterako, hilak 17, Nagore Legarreta argazkilaria gonbidatuko dute. Gorputzen errebuelta izeneko argazki saioa antolatu du. “Gorputzen ezinegona, konpresioa, zabaldu eta ahazteko nahiaren inguruko lanak garatzen dabil azken urteetan”, adierazi dutenez.

19:00etan geratuko dira agertu nahi duten emakumeak, Ehuntze espazioan (Beheko Plazan). Afari-merienda egin ondoren, basora joango dira, argazki saioa biluzik egitera.

Ondoren, Legarretak argazkiak errebelatuko ditu, eta irudi-artefaktu poetikoak sortuko ditu, anonimotasuna gordeta. Parte hartzaileek beren irudia jasoko dute trukean.

Baserria, laborategi

Hurrengo ostegunera arteko etena izango du 21 Aulki dinamikak. Hilaren 22an, Onintza Etxebeste ikerlari eta artistak tailer teoriko-praktikoa eskainiko du. Baserria gai bezala hartuko du, eta ikerketa artistiko eta teorikotik abiatuta, baserria laborategi bilakatzeko saioa izango da.

“Bertan”, azaldu du Etxebestek berak, “elementuaren dimentsioak irakurri ahala joango gara jatorria xehatzen, kultur nortasunaren kutxa beltzak irekitzen, geruzetan murgiltzen, esku hartuz eta mugiaraziz geure ikuspegiak, elkarrekin sortuz baserriaren irudi posibleak”.

Tailer hori ere Ehuntzen izango da, 19:00etan hasita.

Argigrama lantegiak

Hurrengo ostiralean —hilak 23— Nagore Legarreta bueltatuko da Ehuntzera. 18:00etan hasita, argigrama tailerra eskainiko du. Argazki kamerarik gabeko argazkiak egingo dituzte: argazki paper analogikoa, errebelatzeko kimikoak, pintzelak… eta eskura duten edozer erabiliko dute.

Argazkiak sortzerakoan argiak duen garrantzia jabetuko dira. “Prozesuan momentuak ekartzen duenaz gozatzen ikasiko dugu”, aurreratu dute.

Izena emateko bi bide egongo dira. Alde batetik, 652 70 15 53 telefono zenbakira dei dateke. Bestetik, Ehuntzeren e-posta helbidera idatz daiteke.

Erlazionatutako edukia[Galeria] Ehuntze berriak ateak zabalik dituSormenaren txokoa ehuntzen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.