Flauta jaialdiaren zazpigarren ekitaldia, aurten udazkenean
Zazpigarren ekitaldia egingo dute datorren larunbatean, Haurtzaro ikastolako frontoian. Herriko taldeaz gain, kanpokoak ere arituko dira.
Datorren larunbatean —hilak 17— egingo dute, zazpigarren aldiz, Oiartzungo Flauta Jaialdia. Udaberrian egin ohi dute, baina COVID-19ak atzerarazi egin du ekitaldia. Beranduxeago bada ere, urte honetan bertan egingo dute jaialdia. 11:30ean hasiko da.
Aurreko urteetan ehundik gora flauta jotzaile aritu dira jaialdian, baina aurten —segurtasun kontuengatik— kopuru hori murriztu egingo da. Etziko ekitaldian 35 musikari arituko dira.
Oiartzungo Flauta Taldeko kideak ez ezik beste hainbat txokotako kideak hurbilduko dira ikastolako frontoiraino: Donostiakoak, Irungoak, Berakoak eta Anoetako Loatzo musika eskolakoak.