Eta, asteburu honetan, futbola bueltatuko da

Oiartzun Kirol Elkarteko bost taldeetatik lauk hasiko dute denboraldia. Areto futbolekoek itxoin beharko dute, eta Saskilagunek atsedena dute.

futbola oiartzun 2020 2021

Oiartzungo futbolariak prest daude liga hasteko.

Urte erdi baino gehiagoko etenaldiaren ondoren, futbol taldeak berriro hasiko dira lehian. Orain arteko lagun arteko partidek entseatzeko balio izan dute, baina asteburu honetan lortuko diren emaitzek izango dute benetako balioa.

Oiartzun Kirol Elkarteko bost taldetatik lauk hasiko dute ibilbidea bihar eta etzi artean. Saskibaloikoek atsedena izango dute, eta areto futbolekoek pixka bat itxoin beharko dute kantxara bueltatzeko.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazionala

  • San Ignacio — Oiartzun. Etzi, 12:00etan, Bilboko San Inazio auzoko futbol zelaian.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Euskalduna — Oiartzun. Bihar, 16:00etan, Andoaingo Ubitarte futbol zelaian.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun Intxaurdik bi asteburu barru hasiko du liga.

Gizonen Gorengo Maila

    Oiartzun — Pasaia. Bihar, 16:30ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Axular — Oiartzun. Bihar, 17:30ean, Donostiako Martutene auzoko futbol zelaian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzunek azaroaren 8an hasiko du liga.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Tabernak hilabeteko azkeneko asteburuan hasiko du liga.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek atsedena izango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.