Añarbe Urak-en izena erabiltzen ari dira iruzurra egiteko

Iruzurgileek etxeetara deitzen dute, uraren kalitatea aztertu behar dutela esanez. Etxera joanda, gailu batzuk saltzen saiatzen dira.

Oiartzungo Udalak ohartarazi duenez, iruzurra egiten saiatzen ari dira, Añarbeko Urak-en izena erabilita. Etxeetara deitzen ari dira, uraren kalitatea aztertu behar dela esanez.

Behin etxera joanda, uraren kalitatea kaxkarra dela esaten dute. Uraren kalitatea neurtzeko gailuak saltzen saiatzen dira iruzurgileak. Añarbe Urak erakundeak horrelakorik egiten ez duela ziurtatu du. Beraz, horrelako deirik jasoz gero, kasurik ez egiteko eskatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.