Hilda aurkitu dute ostiraletik Aiako Harrian desagertuta zegoen mendizalea
SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, 38 urteko oiartzuarra hilda aurkitu dute 10:45 inguruan.
38 urteko oiartzuarrak ostiralean jakinarazi zuen mendira joango zela. Ordutik ez zen familiarekin harremanetan jarri. Protokoloak ezarritako 48 orduak pasatuta, larrialdi zerbitzuak atzo hasi ziren bilaketa lanetan, Irungo Elurretxe aparkalekutik.
Suhiltzaileek, Ertzaintzak, DYAk, Gurutze Gorriak, udaltzainek eta hainbat boluntariok parte hartu dute bilaketan. Atzo arratsean eten zuten lana, iluntzearekin batera. Gaur goizean —asteartea— jakinarazi du SOS Deiak-ek hilda aurkitu dutela, beren Twitter kontuaren bitartez.
La persona desaparecida en PEÑAS de AIA, ha sido localizada SIN VIDA. Nuestras condolencias para su familia.
— SOS Deiak – 112 (@112_SOSDeiak) October 20, 2020
Tamalez, AIA-ko Haitzetan desagertutako pertsona, eremu horretan egindako bilaketan HILDA agertu dela jakinarazi behar dugu.Gure doluminak haren familiarentzat.#mendia