Arraskuelarre kalea norabide bakarrekoa izango da
Ostegunean hasiko dira kalea berrantolatzeko lanak. Margotze lanek irauten duten bitartean Arraskuelarre kalea itxita egongo da.
Arraskuelarre kalea norabide bakarrekoa izango da. Bihar hasiko dituzte kalea berrantolatzeko lanak, eta, ondorioz, bertan autoa dutenek gaur arratsean aterako beharko dute beren ibilgailua.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, trafikoa berrantolatzen dutenean, goitik behera ibili beharko dute auto guztiek. Udalak uste du mugikortasuna hobetuko dela modu horretan.
Margotze lanek irauten duten bitartean kalea itxita egongo da ibilgailuentzat.