Elorsoron tarifa murriztua eskatzeko aukera dago
Diru sarrera murritzak dituzten herritarrek edo ezgaitasun baten bat dutenek eska dezakete murrizketa, azaroaren 10era arte.
Elorsoro kiroldegiko tarifa murriztua eskatzeko epea irekita dago, azaroaren 10era arte. Tarifa murriztua eska dezakete honako baldintza hauen barruan dauden oiartzuarrek: diru sarrerak bermatzeko errentaren, larrialdietarako laguntzaren edo kotizatu gabeko pentsioen onuradunek; diru-sarrera kopuru jakinak gainditzen ez dituzten herritarrek eta %33tik goitiko ezgaitasuna dutenek.
Tarifa murriztua eskatu behar dutenek azaroaren 10erako aurkeztu beharko dituzte behar diren agiriak. Udaletxeko harreratik pasatu beharko dira horretarako.