Mendiburu 14ko obrak, beste bi astez geldituta
Eraikina egingo duten eremuaren lurra egonkortzen utziko dute beste hamabost egunez, txosten teknikoak ebatzita.
Mendiburu 14 eraikina altxatzeko obrak beste bi astez egongo dira geldirik. Teknikarien txostenak ebatzi duenez, eremuko lurra oraindik egonkortzen ari da, eta udalak erabaki du kasu egitea.
Obrak geldirik daude irailaren 14tik. Done Eztebe parrokian mugimenduak izan ziren, eta pitzadura bat sortu zen abuztuaren 6an. Lurra egonkortzeko zain daude.