Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lau zifrako langa, gainditzear

Labore Oarso elkarteari bi bazkide falta zaizkio 1.000 kideren langa gainditzeko; saskia zozkatuko dute ospatzeko. Beren burua berrantolatzen ari dira, proiektuak hartu duen dimentsioagatik.

labore oarso mila bazkide Labore Oarsoko sei langileak, zozkatuko duten saskiarekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/10/23

Labore Oarso elikadura kontsumo kooperatibak 2016ko abenduan hasi zuen ibilbidea. Hiru hilabete geroago ireki zuten denda, Oiartzungo Ugaldetxo auzoan. 200 bat bazkidek eman zioten lehen bultzada; gaur egun, bi bazkide besterik ez zaizkie falta 1.000ra iristeko.

Labore Oarso sortu zutenean hainbat helburu jarri zituzten epe luzera, tartean kopuru horretara iristea. «Uste baino lehenago lortu dugu», adierazi du Itsaso Larretxea Laboreko kideak. «Pasa den urtetik aurrera martxa handia hartzen ari da proiektua, eta, horrekin batera, sekulako dimentsioa. Gizartean, eragile moduan, proiektua hainbat publiko motari zabaltzen ari gara», esan du.

Gainera, beste eskualdeetako jende asko hurbiltzen ari zaiela adierazi dute, beren elkartearen funtzionamenduaren berri izateko. Orain arte egindakoari gehituta beste bide berri batzuk urratu nahi dituzte, baina Larretxeak esan du ezin dutela askorik aurreratu.

Orain arteko bidea arrakastatsua dela uste dute, eta egonkortu nahi dute

Lanerako denbora hartzeaz gain, ospakizunerako tartetxo bat hartu nahi dute bazkide zifra biribil horrekin. Horregatik, dendan aurki daitezkeen produktuekin —«gutiziekin», Larretxeak zehaztu duenez— saski bat zozkatuko dute bazkide guztien artean. Ez dute milagarren bazkidea saritu nahi; hiru urte eta erdi hauetan zehar bere babesa adierazi duten bazkide guztiek aukera berbera izatea da beren helburua.

labore oarso mila bazkide«Proiektuari luzaroan erakutsi diote bere babesa. Ez da lau ero elkartu direla proiektu bat aurrera eramateko, eta ea zer ateratzen den hortik. Milara iristeak esan nahi du hau serio doala, eta jende asko dagoela honengan sinesten duena».

Saskia Laboreren dendan ikus daiteke; dendan saltzen dituzten produktuak ikustarazteko katalogo moduko bat dela ziurtatu dute. Sasoiko produktu ontziratuak bildu dituzte saskian. Azaroaren 28an zozkatuko dute, urteroko batzar orokorrean —martxoan egitekoak ziren—.

Jauzi kualitatiborako prest
Bazkide kopurua lau zifretara iristeak momentu berezi batean kokatu dituela jakinarazi du Larretxeak. «Beste gihar bat ematen digu, eta behar berri batzuk sorrarazten dizkigu: biltegiratze ahalmena, erosketen maiztasuna… Kudeatu behar den beste dimentsio bat da».

Ibilbide arrakastatsua izan dena egonkortzen saiatuko dira, eta jauzi kualitatibo bat emateko prest daude. Etorkizunera begirako prozesu horretan berregituraketa fase batean daude. Hainbat lantalde abiarazi dituzte, esparru askotan eragiteko: «Ekoizleak gure agendan integratu nahi ditugu; produktuen gaineko lanketa berezi bat egiten ari gara eta produktu talde bat sortu dugu; komunikazio taldea berriz ere martxan jarri da…»

Labore Oarsok bere burua gizarte eragiletzat dauka,beste mota bateko gizarte bat eraikitzeko helburua daukana. Proiektua «sozialagoa» bihurtu nahi dute. Bide horretan, osasun larrialdiak behar batzuk azaleratu dituela onartu du Larretxeak, eta testuinguru horretan beren burua kokatzeko ahaleginean ari direla jakinarazi du.

Labore Oarso izenak esaten duen moduan, eskualdeko izaera izateko bokazioarekin jaio zen elikadura kontsumo kooperatiba. «Oiartzunen daukagu egoitza, eta askok herri horrekin lotzen dute proiektua. Txip hori aldatu nahi dugu». Oiartzuarrak dira bazkideen erdia baino gehiago —%51, zehazki—, eta Errenteria-Oreretakoak %22. Gainontzekoak Pasaiakoak, Lezokoak, Irungoak edo Donostiakoak dira.

labore oarso mila bazkide

Zozkatuko duten saskia.

Eskualdeko beste hiru udalerrietan presentzia handiagoa izatea lantzen ari dira plan estrategikoan: «Izan daiteke lokalen bat irekitzea, baina inbertsio potoloegia da, eta horri buelta eman behar zaio. Beste aukeretako bat da entrega puntu berriren bat jartzea, herritarrentzako erosoagoa izan dadin». Udalerri horietako bazkide potentzialen iritziarekin kontatu nahiko lukete.

Baloreak, iparrorratz
Oarsoaldeko biztanle askorengana iristen da Labore Oarso. Mila bazkide dira, baina zenbaki hori biderkatu behar da familia bakoitzak duen kide kopuruarengatik. Txartela partekatu, baina etxe ezberdinetan bizi diren senideengatik ere biderkatu behar da.

«Proiektuak dimentsio bat hartu du. Gu ekoizleengana joan beharrean, beraiek etortzen direla guregana. Badakite bolumenak mugitzen ditugula. Alternatiba bat suposatzen die beraien produktuak merkaturatu eta bizimodu duin bat ateratzeko beraien ogibidetik. Ekosistema berri bat sortzen ari gara». Hori bai, Larretxeak ziurtatu du antzeko beste egitasmoekin alderatuta, ez dietela elkarri kosk egiten. Ahal bezain bestean Oarsoaldeko ekoizleekin hornitzen saiatzen dira.

Larretxearen arabera, elkartasuna da Labore Oarsoren goiburuetako bat. «Guk ezin dugu gauza bat esan eta beste bat egin, ezin diegu ekoizleei bizkarrik eman». Adibide pare bat jarri ditu. Lehena, haizeteek ekoizle baten negutegiak eraman zituenekoa; haien produktuei irtenbide bat eman zieten. Bigarrena, konfinamendu garaian Igeldoko esneari eskaini zioten aukera: «Igeldoko esnea jatetxe eta tabernetan asko saltzen zuten, eta bezerorik gabe geratu ziren. Irteera eman genien guk».

Bazkide kopurua lau zifretara iristeak momentu berezi batean kokatu ditu

Izan ere, konfinamendu garaian ez zuten denda itxi. Are, lan «pila bat» egin zutela gogorarazi du Larretxeak. «Etxean geratu behar izatearen ondorioz, ikastetxeetako, lantegietako edo jatetxeetako otorduak desagertu ziren. Horregatik, gure bazkideen elikadura beharrak guk asetu behar izan genituen. Pixka bat eromena izan zen, guk egin beharreko eskaerak asko hazi zirelako». Bazkide egin zirenen kopurua handitu egin zen, gainera, baina supermerkatuetan ikusitako jende pilaketarik ez zen egon.

Kooperatibakoek pedagogia erabili zuten horretarako: «Erosketak kontzienteki egiteko eskatu genien, eta egunero ez etortzeko; gainera, esaten genien produktu baten —komuneko papera edo gel hidroalkoholikoa— izakin guztiak batera ez eramateko, gainontzekoei uzteko». Elkarzaintzaren baloreak aldarrikatu ditu Larretxeak, eta pandemia ez zutela aprobetxatu askoz gehiago saldu eta diru gehiago egiteko.

Gardentasuna
Gero eta behar gehiago asetzeko prest daude, kontsumitzaileek hala eskatuta eta ekoizleek hala eskainita: Labore Oarsok 1.900 produktu eskaintzen ditu egun. Horietako asko garaian garaikoak dira, eta ez dituzte guztiak aldi berean dendan.

«Gardentasuna guretzako balore garrantzitsua da, eta horregatik beti adierazten dugu nor den produktuen ekoizlea, nola banatzen den prezioa, jatorria zenbat kilometrora dagoen…». Horregatik, produktuen lantaldea nutriscore moduko bat lantzen ari da, nutrizio irizpideak aintzakotzat hartzeko. Proiektua egunero hobetzen joan dadin nahi dutelako.

Ekoizleen atzetik ibili beharretik, haiek beso zabalik jasotzera

Eider Aranburu oreretarra Labore Oarsoren proiektuaren denda ireki zutenetik ari da lanean. Lanpostu hori Labore Oarso proiektuaren ikuspegi globala izateko talaia pribilegioduna da. Hiru urte eta erdi bakarrik pasatu dira denda ireki zutenetik. Hasiera hartan dendaren alokairua ordaindu behar zen, eta ez zegoen ia diru sarrerarik. «Hala moduz hasi ginen lanean. Hasierako 200 bazkide haiek erantzun oso positiboa eman zuten. Haiei esker zein gero etorri zirenei esker, proiektuak gora egin du».

«Esaten den bezala, lau produkturekin hasi ginen lanean», gogorarazi du Aranburuk, «eta bertako baratzeetan erotuta hasi ginen produktuak hornituko gintuen ekoizleen bila». Azaldu duenez, irudipena zuten produkzio ekologiko oso txikia zegoela eta zaila izango zela mila bazkideren kopurura iristea. «Are gehiago: uste genuen oso zaila izango zela mila horien eskaera asetzea».

labore oarso mila bazkide

Eider Aranburu, lehenengo langilea.

Gauzak asko aldatu dira 2017ko martxo hartatik: esaterako, Aranburuk bost lankide ditu orain. Lantaldea handitzearekin oso pozik dagoela ziurtatu du Aranburuk. «Hasieran bakarrik nengoen, lan karga guztia nire gain hartzen nuen, eta orain lan banaketarekin, egoera hobean gaude».

«Hasieran lan karga guztia nire gain hartzen nuen. Orain lana banatzen dugu»

Laboreko lantaldearen egoera ez ezik, ekoizleen egoerak berak ere hobera egin duela baieztatu du: «Ekoizpena handitu dute, gure bazkideei esker nolabait esateagatik. Hasieran ni ekoizle bila aritu nintzen bezala, orain beraiek dira guregana datozenak. Pozgarria da guretzako ikustea ekoizle berriak nola hasten diren nekazaritza agroekologikoa lantzen».

Aranburuk proiektuan parte hartzen duten ia mila bazkideei eskerrak eman dizkie, bai erostera joateagatik zein Labore Oarsok antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzeagatik, ideia zein proposamen berriak planteatzen dituzten horiek ahaztu gabe.

Bazkideek izandako pazientzia handia txalotu du Aranburuk: «2017ko martxoa eta hurrengo hilabeteak pixka bat kaotikoak izan ziren arren, orain proiektua egonkortzen ari da». Gainera, hasieran beste proiektuen berri izatera joan ohi ziren: Berako Bidazia; Iruñeko Landare; Zarauzko Lakari; Arrasateko Ereindajan…

«Proiektu horiek ez ziren 300 bazkidetik igotzen, eta guretzat amets bat zen 1.000 bazkidera iristea eta hiru urtean egin dugu. Proiektua geroz eta interes handiagoa pizten ari da jendearen artean, eta elikadurari buruzko kontzientzia ere handiagoa da, baita gure ingurunea zaintzearena ere».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.