Oiarpeko pilotariek dozena bat partida jokatuko dituzte asteburuan
Gipuzkoako Pilota Federazioak ez ditu bertan behera utziko martxan dauden lehiaketak. Madalensoron hiru partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean.
Oiarpeko pilotariek dozena bat partidetan izango dute presentzia datorren asteburuan. Gaur arratsaldean, 18:45etik hasita, hiru norgehiagoka jokatuko dituzte Madalensoron.
Beste hainbat kiroletan —futbolean, esaterako— jardunaldia bertan behera utzi badute, Gipuzkoako Pilota Federazioak adierazi du bere horretan jarraituko duela. Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuenaren arabera, martxan dauden txapelketa jokatzen jarrai daitezke.
Gainera, federazioak gogorarazi du segurtasun protokoloak eta kontrolak hartzen dituztela.
Kontuak kontu, Oiarpeko pilotariak prest dira jokatzeko. Esteka honetan klik eginda ikus daiteke kartelera osoa.