Oiartzungo neskek debut ona egin dute etxean

Senior mailako futbol talde bakarrak jokatu du asteburuan, Gipuzkoa mailatik gainekoak direlako. Gasteizko Aurrera gainditu zuten.

maria granado Maria Granado izan zen golegileetako bat.

Oiartzun Kirol Elkarteko senior kategoriako talde bakarrak jokatu du asteburuan: nesken talde nagusiak. Gipuzkoa bakarrik barnebiltzen duen liga batean jokatzen ez dutenez, lehian aritzeko aukera izan dute.

Karla Lekuonako lehen partida izan zen larunbatekoa. Denboraldia gaizki hasi zuten Bizkaiko hiriburuan, eta buelta eman nahi izan zioten hasiera ezkor horri, Gasteizko Aurreraren kontra. Gainera, Leire Manterola taldekideari garaipena eskaini nahi zioten, lotailu gurutzatu bat hautsi baitu. Animo mezudun kamisetak jantzita atera zuten argazkia.

Partida gorabeheratsua izan zen. Arabarrak lerroak ongi zainduta atera ziren zelaia, baina ez zuten oiartzuarren aterako bidea aurkitu. Oiartzuarrei kontrakoa gertatu zitzaien: kosta zitzaien jokoan sartzea, baina behin lortuta, aukerak sortu eta partida eramateko gai izan ziren. Maite Fernandez de Casadevante eta Maria Granado izan ziren golegileak.

Gainontzeko partidak bertan behera geratu ziren, baita Oiartzungo Saskilagunek Elorsoron jokatuko zutena ere.

oiartzun gasteizko aurrera

Leire Manterolari animoak eman zizkioten bere taldekideek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.