Elorsoron ikastaroak bueltatuko dira gaur eta bihar artean
Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen neurri berriak direla eta, heldu zein haurrentzat antolatuta zeuden ikastaroak berriro jarriko dituzte martxan.
Eusko Jaurlaritzak emandako dekretu berriaren arabera, Oiartzungo udal kirol instalazioetako ikastaroen antolaketa ezarriko dute berriro. Denboraldi hasierakora bueltatuko dira horrela, murrizketak bertan behera utzita.
Helduen ikastaroak gaur bertan —hilak 27, asteartea— hasiko dira, eta haurren jarduerak, berriz, bihar hasiko dira.