Edukiontzi batek su hartu du Pablo Iglesias etorbidean
Udaltzainak eta suhiltzaileak hurbildu dira sua itzaltzea. Arratsaldeko laurak baino lehen hartu du su papera jasotzen duen edukiontziak.
Arratsaldeko lauretarako ordu laurden inguru falta zenean, edukiontzi batek su hartu du Pablo Iglesias etorbidean.
Udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, eta edukiontzia ez da guztiz kiskali.