Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Eskola Kirolak aurrera jarraitzen du, lehiarik gabe oraingoz

Eusko Jaurlaritzak hainbat jarraibide zehaztu ditu jarduera horietarako. Piraguismoak ohiko martxan jarraitzen du, eta baita gainontzeko entrenamenduek ere.

Piraguismoko astearteko bigarren txandako taldea.
Olaia Gerendiain
Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/10/30

“Izan ditugun gorabehera guztiekin, munduak aurrera darrai”, poztu da Txema Yarza, Pasaia Kayak Kirol Klubeko kide, “eta Eskola Kirola eta horrekin lotutako Eskolaz Kanpoko Kirol Jarduerak ere bai”.

Zailtasunak zailtasun, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimena eman dio Pasaiako Udalari Pasaia Kirol Badiaren bidez antolatutako aste osoko jarduera aurrera ateratzeko, eta horrekin batera, Oarsoaldeko gainontzeko udalei ere, jakina.

Gauzak horrela,  Oarsoaldeko ikastetxeetako ikasleek piraguismoa ezagutzeko aukera izaten jarraituko dute astelehenetik ostegunera, ordubeteko saio batekin astelehen eta asteazkenean, eta ordubeteko bi saiorekin astearte eta ostegunean. Ikastetxe askotako gazteak ari dira jardueretan parte hartzen.

Piraguismoarekin batera, Eskola Kirolaren barruan antolatutako beste jarduerak ere martxan dira. Honakoak dira Eusko Jaurlaritzak horietarako zehaztu dituen jarraibideak:

  • Taldekako zein bakarkako Eskola kiroleko entrenamenduak baimentzen dira.
  • Eskola-kiroleko lehiaketa bertan behera geratzen da (2007an eta ondoren jaiotakoetan).
  • Taldeka egiten diren jardueretan eta/edo entrenamenduetan:
    • Ikastetxeetan ematen diren jarduerek eta/edo entrenamenduek, ikastetxeetako protokoloak bete beharko dituzte.
    • Gainontzeko instalakuntza publiko zein pribatuan, gehienez ere 6 lagun arituko dira talde bakoitzean; talde bat baino gehiago egon daiteke aldi berean; ezin izango da talde edo pertsonen arteko harremanik izan, eta talde bat baino gehiagoko arduradun bat egon daiteke.

 

Erlazionatutako edukiaPiraguismoa, lehen aldiz, Pasaiako eskola kiroleko eskaintzanCOVID-19, neurri berriak: zalantza txikiak, eta hainbat erantzun
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.