Oiartzun ibaia garbitzeko auzolanera deitu dute
Larunbat goizean elkartuko dira, hondakinak garbitzeko asmoarekin. Ugaldetxo auzoan egingo dute lan, futbol zelai inguruan.
Mater ontzi museoak antolatuta, hondakin bilketa egingo dute datorren larunbatean —azaroak 7— Oiartzun ibaian.
11:00etan elkartuko dira, Labore Oarsoren egoitzan. Inguruetan egingo dute lan, pare bat orduz. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Covid-19aren kontrako neurri guztiak hartuko dituzte.
Aldez aurretik izena eman behar dela gogorarazi dute. Horretarako 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu beharko da.
Hondakin bilketa hori Plastifisharen kostera izeneko kanpainaren barruan dago. Mater museoak itsasoko plastikoak gutxitzea du helburu kanpaina horrekin. Izan ere, itsasoko hondakinen %80 lurrean sortutakoak dira. Beraz, arazoaren abiapuntuetako batera joatea izango da larunbateko jardueraren helburuetako bat.
Orain dela pare bat Errenteria-Oreretan elkartu ziren, Fanderia auzoan, eta 471 kilo hondakin jaso zituzten ibaitik eta ingurutik.