Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Memoria partekatua sortzeko hitzarmena sinatu dute

Oiartzungo Udalak hitzarmena sinatu du Aranzadi elkartearekin. Giza eskubideen urraketak ikertuko dituzte, 1936tik hasi eta gaur egun arte.

oiartzun memoria Aurrean: Javier Buces (Aranzadi); Jexux Leonet alkatea eta Rafael Bergaretxe (EAJ). Atzean: Eneritz Arbelaitz (EH Bildu); Joseba Gurutz Ezeiza (Katin Txiki); Janire Mitxelena (EAJ) eta Iñaki Pikabea (Katin Txiki).
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/11/04

Pasa den asteko plenoan onartu zuten, aho batez, hitzarmena, eta gaur aurkeztu dute: Oiartzungo Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hitzarmena sinatu dute, Oiartzunen egon diren giza eskubideen urraketak ikertzeko asmoarekin.

Lau urteko iraupena izango du hitzarmen horrek, eta bi aro bereiziko ditu. Alde batetik, memoria historikoa landuko dute; 1936tik 1959ra emandako giza eskubideen urraketak aztertuko dituzte. Bestetik, gertuko memoria: 1960tik gaur egun arte egon direnak landuko dituzte.

Bi garaiak momentu berean ikertuko dituztela nabarmendu dute, eta frankismoa, trantsizioa eta demokrazia garaiak aztertuko dituztela nabarmendu dute.

Udalean ordezkaritza duten bi alderdien —EH Bildu eta EAJ—arteko kontsentsutik dator hitzarmena. Jexux Leonet Oiartzungo alkateak bi udal taldeen artean adostutako testua irakurri du.

Elkarbizitza eraikitzeko pausoan beste urrats bat dela berretsi du alkateak: “Giza eskubideen urraketa guztiak azaleratu eta bizikidetzaren oinarri sendoak jarri behar ditugu gertatutakoa ez dadin berriz errepikatu”.

Urte luzez Katin Txiki elkarteak egindako lanari jarraipena emango diote modu horretan. Memoria historikoaren alorrean egindako lana eskertu die udalak.

Leonetek gogorarazi duenez, iazko uztailaren 27ko ekitaldiaren prestaketarekin hasi ziren bidea urratzen. Orduan, tropa faxisten errepresioa jasan behar izan zuten udalbatzako kideak —II. Errepublika garaian aukeratutakoak— omendu zituzten.

“Ekitaldia prestatzen jabetu ginen egia ezagutzearen eta jasandakoa aitortzearen garrantziaz, bai eta pausu horiek senide eta lagunen beharrak asebetetzen lagundu dezaketela”, adierazi du alkateak. Esperientzia hura izan zen urratzen ari diren bidea egiteko akuilua.

Egia jakitea, beharrezkoa
Udalbatzan ordezkaritza duten alderdiek gertatutakoaren egia jakin nahi dute, eta modu horretan, gatazkak gizartean izan duen eragina ikustarazi, eta giza eskubideen urraketa horiek izan duten dimentsio humanoa azaleratu.

“Jabetzen gara gatazkak eta indarkeriak herritar ororen bizitzetan eragina izan dutela, eguneroko harremanetan, lan politikoan… Korapilo asko sortu dira eta korapilo horiek askatzeko memoriaren bidez enpatizatzea, elkar ulertzea eta, batez ere, elkar entzutea eta elkar aitortzea ariketa ezinbestekoa direla”.

Memoriaren bide horren hartzaile nagusiak, giza eskubideen urraketak gertutik sufritu izan dituztenak izango direla iragarri du Leonetek, baita haien oinordekoak ere, nahiz eta “gizarte guztiari” zuzendutako lana izango den.

Bi udal alderdiek adostutako testuaren arabera, memoria partekatu bat eraiki nahi dute, eta biktimen aitortza eta erreparazioa ere bai. “Izan ere”, jarraitu du alkateak, “gure herriko memoria kolektiboaren eraikuntza honek etorkizuneko bizikidetzaren oinarri sendoak sortzen lagunduko gaitu”.

Horrek guztiak irakaspen etiko bat ateratzen lagun dezakeela adierazi du: “Ditugun erronkei heltzeko baldintzak sortu eta giza eskubideen errespetuan oinarrituriko bizikidetza elkarrekin eraikitzeko balio behar du, antzeko urraketak berriz errepikatu ez daitezen”.

Aranzadik ikerketa lana egiten duen bitartean, Oiartzungo Udalak gaiari buruzko hausnarketa egiteko eta elkarrizketa ahalbidetzeko ekitaldiak antolatuko ditu. Oraindik ez dute data zehatzik, COVID-19ak baldintzatuko baitu. Datozen hilabeteetan egin ahal izatea espero dute, eta prest dituztenean emango dute haien berri.

Oiartzungo herritarrei dei egin diete, ahal duten neurrian beren lekukotzak eta informazioa (argazkiak, idatziak…) Aranzadiri helarazteko. Telefonoz dei daiteke, 943 46 61 42 zenbakira, edo e-posta bidez idatzi, honako helbidera.

Katin Txikiri eskerrak
Javier Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak adierazi zuenez, gertatu zena kontatzeko eta laguntzeko prest daude. Udalbatzak adierazitako ideia bat berretsi zuen: “Egiarik gabe, ezinezkoa da justizia, eta ezin da aitortza eta erreparaziorik egon”.

Mota guztietako artxibategietara joko dutela iragarri zuen: herrikora, Gipuzkoakora, militarretara… Katin Txiki elkartearen —bertako bi kideak egon ziren agerraldian— lana goraipatu zuen, eta “oso aurreratuta” utzi dutela ziurtatu zuen Bucesek.

Oiartzuarrei eskatu zien lekukotzak ahalik eta azkarren emateko, berandu baino lehen. “Gurea ikerketa zientifiko bat da, ez da eleberri baterako edo telesail baterako”, aldarrikatu zuen Aranzadiko kideak.

Hori bai, biktima guztien konfidentzialtasuna gordeko dutela iragarri zuen, testigantza batzuen gogortasuna eta berritasuna dela eta. Jakinarazi zutenez, Oiartzun Euskal Herriko bosgarren herria izango da bi garai historiko ezberdinak ikertuko dituena. Orio, Tolosa, Azpeitia eta Hernanik hartu zuten memoriaren bide hori.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.