Ostalaritza laguntzeko neurriak eskatu dituzte

Larunbatean Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin dute Errenteria-Oreretako ostalariek.

ostalaritza orereta laguntza

Hamarnaka ostalarik egin dute agerraldia.

Errenteria-Oreretako ostalariek agerraldia egin dute gaur arratsaldean, datorren larunbatean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo diren mobilizazioekin bat eginez. Zehazki, Donostiakoan parte hartzera deitu dute, udalerri mugakidea baita. Bulebarretik aterako da, 17:30ean.

“Egoera oso konplikatuan gaude, baina guk konpromisoa dugu aurrera egiteko”, esan du Fernan Cuellarrek, bere sektoreko kideen izenean. Esan duenez, agintariek neurriak iragartzen diren aldiro ostalaritzak jasotzen ditu neurri murriztaileenak. “Guk ahal dugun guztia egiten dugu koronabirusa zabal ez dadin. Kontziente gara egoeraz, baina luze egiten ari zaigu. Kontuan izan gaitzatela eskatzen dugu”, zehaztu du.

Horregatik guztiagatik, ostalariek euren sektorea salbatzeko laguntza neurriak eskatu dizkiete erakundeei, baita konpentsazioak ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.