Sortuk mobilizazioa egingo du, 'Non dago diru publikoa?' lelopean

Larunbat arratsaldean elkartuko dira, plazan. Babesa, baliabideak eta Covid-19aren detekzio azkarra eskatu dute.

sortu non dago

Sortuk mobilizazioa antolatu du datorren larunbaterako, Non dago diru publikoa? lelopean. Done Eztebe plazan elkartuko dira, 18:00etan. Covid-19aren aldeko segurtasun neurriak hartzeko eskatu dute.

Hiru eskakizun nagusi egingo ditu Sortuk. Lehena, Covid-19a detektatzeko gaitasuna handitzea. Bigarrena, zerbitzu publikoentzako baliabideak handitzea. Hirugarrena, sektore zaurgarrienei babesa handitzea.

EH Bilduk —Sortu koalizioko kide da— atzo salatu zuenez, Eusko Jaurlaritza ez da iaz baino gehiago gastatzen ari ez Hezkuntzan ez Osasungintzan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.