Antxoko topoa agintaldi honetan lurperatuko du Jaurlaritzak
Iñaki Arriola sailburuak iragarri du Altza-Galtzalaborda linea eraikitzeko proiektuari berrekingo zaiola datozen lau urte hauetan.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu den Iñaki Arriolak iragarri du agintaldi honetan Altza-Galtzaraborda topo pasantea eraikitzeko lanei ekingo zaiela. Lau urteko epean, beraz, Pasai Antxoko topoaren lurperatzea suposatuko lukeen lanak hasiko lirateke.
Jaurlaritzak orain geldirik dagoen Donostiako pasantearen obra hasi zuenean, Altza-Galtzaraborda proiektua geldiarazi zuen, Altzako geltokia jarraipenik gabe utziz. Plan hori berreskuratzeak linearen maiztasunak bikoizteko aukera eta Antxo erdibitzen duen zubiak dakartzan elkarbizitza arazoak konpontzea suposa lezake.
Arriolak iragarri du legislatura honen estrategiak mugikortasun jasangarria sustatzea izango duela ardatz; ildo horretan, zenbait garrantzizko lan gauzatuko dira inguruko burdinbideetan, “gizartearen nahiz lurraldeen kohesioa bultzatuz”.