Nikole Galardik eta Joxe Leon Amigorenak 'Elkarbizitza' diskoa kaleratuko dute
Bizitzari buruzko hemezortzi kantu prestatu dituzte oiartzuarrek. Lezoti estudioan grabatu dute diskoa.
Nikole Galardi Zapirainek eta Joxe Leon Amigorena Kazabonek diskoa kaleratuko dute datorren astean, Oiartzun Irratian iragarri dutenez. Elkarbizitza izena jarri diote lanari, hemezortzi abesti izango ditu (beste lau gehiago sortu dituzte).
Galardik ziurtatu duenez, hiru hilabetetan konposatu zituzten abesti horiek. “Sortze prozesu naturala izan dela ziurtatu du, eta bizitzari buruzko kantak dituela. Galardiren ustez, Amigorenarekin partekatzen du ikuspegi hori.
Herriko Lezoti estudioan grabatu zuten, orain dela hilabete bat, pare bat arratsaldetan. Oraindik ez dute zuzenekorik lotu, baina gonbidapenak beso zabalik jasoko dituztela adierazi dute.
Esteka honetan klik eginda entzun daiteke elkarrizketa osoa, eta Bizitzaren oinarria abestia —diskoaren aurrerapena— entzun ere.