Oiartzungo neskek Añorgan jokatuko dute etzi
Senior kategorian, nesken lehen taldeak bakarrik jokatuko du asteburuan. Oiartzun KEk Twitch kontua sortu du.
Futbol zelaietan partida ikusteko aukera bakarra aulkitxoa da. Horregatik sortu du klubak Twitch kontua. Gipuzkoako txapelketa guztiak momentuz bertan behera geratu direnez, maila altuagokoek jokatzen dute. Oiartzun Kirol Elkartearen kasuan, Emakumeen Bigarren Nazional Mailako taldea da seniorren artean jokatzen jarraitzen duen bakarra.
Pasa den asteburuan atseden hartu zuen ligak, eta datorren honetan ekingo diote berriro. Añorgari bisita egingo diote. Donostiarrek partida bakarra jokatu dute orain arte, eta hiru puntuak lortu zituzten. Oiartzuarrek beste hainbeste puntu dituzte, baina bi partida jokatu dituzte (horietako bat galdu zuten).
Partida 12:00etan hasiko da, Rezola futbol zelaian.
Horrez gain, Oiartzun Kirol Elkarteak jakinarazi du Twitch kontua sortu duela. Modu horretan, astean behin Karla Lekuonan jokatuko den partidetako bat emango dute zuzenean.
