82 kilo hondakin atera dituzte ibaiaren bazterretik
24 lagun elkartu dira Ugaldetxo auzoan, Oiartzun ibaia garbitzeko. Materren 'Plastifishkostera' kanpainaren barruko ekintza izan da.
Mater ontzi-museoak Plastifishkostera kanpaina martxan dauka. Bere helburua da plastikoak itsasora ez iristea, hondakinen %80 lurrean sortzen baita.
Hondakinak itsasora ez heltzeko helburuarekin, auzolanean aritu ziren larunbat eguerdian, Ugaldetxo auzoan, futbol zelaien inguruan. 24 lagun hurbildu ziren bertara, eta Oiartzun ibaiaren bazterrak garbitu zituzten. Abaraxka ludotekako hainbat kide ere bertara hurbildu ziren, Materrekoekin zein beste herritarrekin elkarlanean aritzera.
Guztira 82 kilo hondakin atera zuten: 300dik gora plastiko pieza; 250 bat litxarrerien poltsa edo makil; ia 150 paperezko zapi; 80 bat edari lata…
Materrek eskerrak eman zizkien Ugaldetxora hurbildu ziren guztiei.