Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Luze edo Motz', Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen lan berria

Umoregile oiartzuarrak bigarren bakarrizketa saioa sortu du Torregarairekin. "Emakumeen gauzei" buruz arituko dira.

luze edo motz
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/11/09
Luze edo Motz

Martiarena eta Torregarai.

Mirari Martiarena umoregile oiartzuarrak Luze edo Motz bakarrizketa saioa ondu du Idoia Torregarai usurbildarrarekin batera. Elkarrekin egiten duten bigarren bakarrizketa lana da. Aurrekoa —Bakean Dagoena Bakean Utzi—orain dela bi urte eta erdi estreinatu zuten, eta 120 oholtza zapaldu dituzte.

Oraingoa ere Lankuk ekoitzi du, eta bost bakarrizketa josi dituzte saioan. Horrela “Emakume bezala gure bizipenetatik eta egunerokotasunetik sortu ditugu bakarrizketa hauek. Bakean ikuskizunean lantzeke geratu zitzaizkigun gaiak hartu eta osatu dugu pieza berria, oraindik gauza asko esateko ditugula sentitzen genuelako”.

Gainera, uste dute oraindik gizartean aurrerapausoak eman behar direla: “Gure gizartea genero kontuetan askotan motz geratzen dela ikusten dugu, edo aldaketak asko luzatzen direla sentitzen dugu, eta hortik dator izenburua. Bestetik, umorea genero gaiak lantzeko modu gozagarria eta eraginkorra dela ikusi dugu, eta bide horretatik jarraitu nahi izan dugu”.

Ikuskizun berrian hilekoa, menopausia, ligatzeko kontuak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Martiarenak eta Torregaraik beraien helburua jendea barrez jartzea dela azpimarratu dute, baina baita eragitea ere: “Umorearen bidez gai konkretu batzuez hitz egin nahi dugu, izan ere, ‘emakumeen gauzak’ izateagatik askotan ezkutuan egoten baitira. Umorearen bidez gai hauek konpartitu, eraiki, deseraiki eta normalizatu nahi ditugu, eta hori egiteko umorea oso tresna eraginkorra da. Hori dela eta, bigarren ikuskizun honetan genero gaietan sakontzea erabaki dugu”.
 
Ilusio handia zutela esan dute bi umoregileek: “Sabelean tximeletak ditugu, baina ikuskizun berriak aurrekoak izan duen harrera beroa izatea espero dugu. Jende aurrean jartzen garen aldiro gozatzen saiatzen gara, umorea egin nahi dugulako eta jendea barrez ikustea baino gauza ederragorik ez dagoelako. Emanaldi bakoitza desberdina izango dela badakigu eta hori ederra da, beti izaten dugulako inprobisatzeko tartea”.
 
Lankuri eskerrak eman dizkiote, beraien aldeko apustua egiteagatik. Datozen bi saioak Bizkaian egingo dituzte: hilaren 21ean Urduñan izango da, eta 29an, berriz, Diman.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.