Osasun publikoaren alde mobilizatuko dira bihar
Herritar talde batek deituta, Esteban Muruetagoiena osasun zentroaren aurrean elkartuko dira. Bestelako eredu bat eskatuko dute.
Herritar talde batek deituta, azken bi asteazkenetan mobilizazioak egin dituzte Esteban Muruetagoiena osasun zentroaren parean. Bihar ere gelditu dira elkarretaratzea egiteko. 19:00etan jarri dute zita, anbulatorioan bertan.
Bestelako eredu bat eskatuko dute. Lehen arreta zerbitzurako baliabide gehiago eskatuko dituzte, baita murrizketak eta pribatizazioak etetea ere. Horrez gain, Barne Produktu Gordinaren %7 osasungintzara bideratzea aldarrikatuko dute.