Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Hikaldia egingo dute Oiartzunen, modu pilotuan

Oiartzun
Euskara

Euskaraldiak irauten duen bitartean Hikaldia egingo dute, Bergararekin batera. Pegatina txiki bat jarri beharko da txaparekin batera.

hikaldia Asier Kortabarria eta Aitzol Perez de San Roman, Bergara eta Oiartzungo arduradunak, hurrenez hurren.
2020/11/11
Erik Gartzia Erik Gartzia

Hilaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da Euskaraldiaren bigarren ekitaldia. Horrekin batera, Oiartzunen eta Bergaran beste ariketa bat egingo dute: Hikaldia. Esperientzia pilotua izango da bi udalerrietan egingo dena.

Euskaraldian jantziko den txaparen gainean h txiki bat duen pegatina bat itsatsi beharko dute Hikaldian parte hartuko duten Ahobizi eta Belarriprestek. Hitanoarekiko atxikimendua adieraziko da modu horretan.

Hala ere, zehaztu dute ez dela Euskaraldiko rolari zuzenean lotuta egongo. Hika aritzeko edo entzuteko gogoa dutela erakutsiko dute. “Ahobiziek ez dute hika hitz egiteko konpromisoa hartuko. Pegatina hau daramanak, bere gaitasunaren arabera eta egoeraren arabera erabakiko du hika egin edo ez”.

Arauak eta ulermena

Hitanoak bere arau propioak ditu, eta antolatzaileek adierazi dute pegatina eramaten duen bakoitzaren esku dagoela arau sozial horiek errespetatzea edo era malguan jokatzea. “Hori bai”, zehaztu dute, “betiere, solaskidea ados badago, bestela neutroan ariko gara errespetuz”.

Ulermena beti ziurtatu behar dela gogorarazi dute, eta solaskidearentzat zaila baldin bada hika ulertzea, neutrora pasatzeko eskatu dute.

Parte hartu nahi duenak galdetegi hau bete beharko du, eta Euskaraldiko txapa jasotzearekin batera, pegatina txikia ere jasoko du.

Iniziatiba honekin hitanoaren erabilerari bultzada eman nahi diote. Behin pasatuta, balorazioa egingo dute, eta aurrera begirako urratsak zehaztuko dituztela iragarri dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrokĀ behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.