Oiartzun Irratiak matxura duela eta, egun batzuetan ez du emitituko
Pasa den asteburuaz geroztik irratiaren antena hondatuta dago. Hilaren 24rako konponduta egotea espero dute irratiko langileek.
Oiartzun Irratia ez da emisiorik egiten ari aste honetan. Jakinarazi dutenez, irratiko antenak matxura bat dauka, pasa den asteburutik.
Adierazi dutenez, bi aste beharko dituzte konponketa lanak egiteko. Oiartzun Irratiko langileek espero dute hilaren 24rako egoera bere onera bueltatzea eta ohiko programazioarekin jarraitzea.