Pasaitarrei PCR probak egiteko eskatu dio Ezker Anitzak alkateari
Lau barrutietan «behaketa masibo bat» egiteko eskaera egin diote Izaskun Gomez alkateari, azken asteetako joera kezkagarriaren aurrean.
Pasaiako Ezker Anitza taldeak eskaera zuzena egin berrio dio Izaskun Gomez alkateari: pasaitarren artean PCR probak egiteko, «baheketa masibo» bat egin dezala. Izan ere, taldeko kideak kezkati azaldu dira azken egunetako positibo kopuruekin. «Herriak ia 1.300 kasu ditu 100.000 biztanleko», diote.
Taldekoek nabarmendu dutenez, Pasaia da, Donostia eta Hondarribia artean, kutsatze kopuru handiena duen inguruko herria. Horregatik ikusi dute herritarrak «babestu eta kutsatze kopurua murrizteko» beharra.
Zentzu horretan adi egoteko deia egin diete herritarrei, ahalik eta neurri zorrotzenak hartzeko eskatu diete, «birusa gure artean baitago, eta jende askok hiltzen jarraitzen duelako».