Saharako Errepublikarentzat «bakea eta askatasuna» eskatuko dute bihar
Herritar talde batek elkarretaratzera deitu ditu errenteriarrak. 13:00etan bilduko dira, Zumardian.
Saharako Errepublikarentzat «bakea eta askatasuna» eskatuko dute bihar (hilak 15) Errenteria-Oreretan. Herritar talde batek elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, 13:00etan Zumardian.
Azken egunetan Mendebaldeko Saharako manifestariek Guerguerateko errepidea itxi dute hiru astez, autodeterminazio erreferendum bat exijitzeko. Berria egunkarian informazio gehiago kontsulta daiteke.