'Behobia' dokumentala, Niessen Kulturgunean
Istorioez eta historiaz jositako mendea bete du Behobia lasterketak, eta horren harira, lasterketak suposatzen duena, parte hartzaileen esfortzua eta ilusioa, ikusleen animoak eta lasterketaren giroa jaso dute dokumentalean.
Behobia dokumentala emango dute ostegunean Niessen Kulturgunean. Istorioez eta historiaz jositako mendea bete du Behobia lasterketak, eta horren harira, lasterketak suposatzen duena, parte hartzaileen esfortzua eta ilusioa, ikusleen animoak eta lasterketaren giroa jaso dute dokumentalean.
Dokumentala ikusteko gonbidapenak jaso behar dira aurretik, eta horiek bibe aplikazioaren bidez eskuratu behar dituzte interesdunek. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarreren bidez 19:25ak arte sartzeko aukera izango da; ordu horretatik aurrera, edukiera bete arte sarrera librea izango da. Elebitan emango dute filma.
Emanaldia amaituta berriz, lasterketa barrutik primeran ezagutzen duen Elena Silvestre atleta errenteriarrarekin solasaldia antolatu dute. Laugarren sailkatu zen Silvestre lasterketaren azken edizioan.