Mugikortasunari buruzko inkesta betetzera animatu dituzte herritarrak
Mugikortasun iraunkorraren plana osatu nahi du Oiartzungo Udalak. Herritarren iritzia bildu nahi dute, diagnosi osatuagoa egite aldera.
Oiartzungo Udalak mugikortasun iraunkorraren plana egiteko asmoa dauka, eta lehendabizi egoeraren diagnosia egin nahi dute. Herritarren laguntza eskatu du lan horretarako, ikuspegi osoagoa izate aldera.
Oiartzuar guztiei luzatu diete gonbita, inkesta bat bete dezaten. Hartara, egoeraren ikuspegi ahalik eta errealena izango dute.
Inkesta betetzeko azkeneko eguna abenduaren 11 izango da. Inkesta betetzen duten oiartzuarren artean bizikleta bat zozkatuko dute.