'Hesia urraturik' ikuskizunerako sarrera zutenei dirua itzuliko diete
Mugikortasuna mugatuta dagoenez, oiartzuarrek ezingo dute Donostiara joan. Urrats paper dendan itzuliko diete dirua.
Abenduaren 5ean egingo dute Hesia urraturik ikuskizuna, Xabier Leteren omenez. COVID-19ak sortutako egoerak udalerri arteko mugikortasuna mugatuta dagoenez, oiartzuarrek ezingo dute Donostiara ikuskizuna ikustera joan.
Sarrera erosita zuten oiartzuarrei dirua itzuliko zaie, Urrats paper dendan. Sarrera bertan aurkeztu beharko dute horretarako.
Horrez gain, ekitaldiaren antolatzaileek gogorarazi dute orain arte erositako sarrerak ez dutela balio, eta berriro erosi beharko direla. Kasu horretan, Donostiakoak edo hiriburuarekin mugakide direnek bakarrik eros ditzaketela gogorarazi dute.
Hesia urraturik ikuskizunaren estreinaldia saio bikoitzarekin egingo dute. Izan ere, ikusle edukiera mugatuko da —600etik 400era—, eta 21:00ak baino lehen bukatu behar dute kultur ekitaldiek.
Abenduaren 5eko kontzertuetara joateko Donostian (edo mugakidea duten udalerri batean) bizilekua duten lagunek sarrerak berriro erosteko, Kursaalen webgunean edota Kursaaleko leihatilan (leihatilako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:30etatik 13:30etara).