Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Xabier Lete, haurrei transmititzeko eran

Antton Kazabon idazle oiartzuarrak ‘Xabier Lete ttiki’ liburua idatzi du. Orain dela hamar urte hil zen Xabier Lete, eta belaunaldi gazteagoengana iristeko asmoarekin ondu du liburua.

xabier lete ttiki Antton Kazabon, aurtengo uztarekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/11/20

Xabier Leteren inguruko liburu bat idatzi du Antton Kazabonek, baina ziurtatu du “kointzidentzia hutsa” izan dela liburuaren argitalpenak Leteren heriotzaren urteurrenarekin bat egin izana. Abenduaren 4an hamar urte beteko dira Xabier Lete poeta, idazle eta kantaria (Oiartzun, 1944) hil zenetik.

Leteri buruzko haurrentzako biografia bat idazteko ideia “aspalditik” zuela esan du Kazabonek. Zehazki, Benito Lertxundi abeslariaren kontzertu batean bururatu zitzaion. “‘Euskalgintzan, kantugintzan edo kulturgintzan guretzat erreferente edo eredu izan direnak badoaz’, esan nion nire buruari. Kantaldi horietan gazte batzuk ikusten dira, baina, gehienbat, gure belaunaldiko jendea da ikusten dena”.

Haurrak ez ditut itoko poesia liburu eta disko izenekin. Gehiago sakontzeko, hortxe dituzte bere lanak»

Irakasle lanak utziak ditu Kazabonek, Oiartzungo Haurtzaro ikastolan 40 urtez aritu ondoren. Euskara eta Literatura ikasgaiak ematen zituen, eta konturatu zen liburuetan oso gutxi agertzen zirela Mikel Laboa, Joxan Artze, Lourdes Iriondo edota Xabier Lete. Zerbait egiteko gogoa piztu zitzaion, eta hainbat argitaletxeren atea jo zuen. Ezetz esan zioten zenbaitek. “Normala den bezala, sosak begiratzen zituzten: nik nahi nuena zen album ilustratu bat, koloretan eta abar. Gainera, ikastoletan irakurtzeko, irakasleek bakarra erosten dute, eta hori irakurtzen diete 5-6 urteko haurrei. Beraz, ez da oso errentagarria”, esan du.

Berriozarko (Nafarroa) Denonartean argitaletxera jo zuen Kazabonek, liburuak “ongi zaintzen” dituztelako. Proiektua onartu zioten han. Lertxundirekin arratsalde pare batean hizketan aritu zen, eta hark esandakoekin Benito Lertxundi naiz liburua osatu zuen. “Xabier Leteren liburua egiteko, antzera egin nuen”, azaldu du Kazabonek: “Haren arreba Arantzarekin elkartu nintzen, eta hark esan zizkidan txikitako kontuak”.

“Erreferentea”

Kazabonek iragarri duenez, Xabier Lete ttiki liburuak ez ditu irakurle gazteak “nekaraziko” haren diskografiarekin eta bibliografiarekin: “Ez dut itoko Leteren poesia liburu, disko eta abarren izenekin. Bukaeran agertzen dira kanta zatitxo batzuk irudikatuta. Batez ere, txikitatik musikarekiko eta idazketarekiko zuen zaletasunean zentratu naiz. Ipuin kutsua eman diot, baina ez dago ezer asmaturik”. Izan ere, helburua kultur transmisioa bermatzea da, eta liburua Leterenganako atea irekitzeko modua izatea nahi du. “Gehiago sakondu nahi badute, hortxe dituzte Leteren diskoak edo liburuak”, adierazi du. Aurreratu duenez, Lourdes Iriondo izango da bildumako hurrengo protagonista, eta laster joango da Urnietara, Iriondok bizileku zuen herrira.

«[Letek] eguneroko hitz arrunt-arruntekin zein gauza sakonak esan zitzakeen Letek! Ez zuen bost duroko hitzik»

Atzera begira jarri da Kazabon. Harentzat eredu izan da Lete, eta poesia egiteko zuen modua goraipatu du: “Eguneroko hitz arrunt-arruntekin zein gauza sakonak esan daitezkeen. Lexiko mailan ere, bost duroko hitzik ez zuen erabiltzen. Gaur egun, badirudi zerbait sakona esateko inork ulertzen ez dituen hitzak erabili behar direla”. Kazabonen arabera, Leteren poesiaren berri izaten zuten hark kanta bilakatzen zituenean. Miresmena dio abeslariari: “Nik gustura esango nituzkeen gauzak eta esateko gai ez nintzenak zeinen ongi esaten zituen hark. Leterekin identifikatzen nintzen hasieratik bukaeraraino, miresmenez”.

Oiartzunen Beheko plazan edo sororen batean ematen zituen kantaldiak gogoan ditu Kazabonek: “Letek bere zima harro haiekin a zer orroak eta oihuak botatzen zituen; gitarra soinuak ere zalapartaka ateratzen zituen”. Idazleak dioenez, kontzertuetan ez zuen saihesten garaiko giro politiko gatazkatsua: “Jendea hasten zen ‘Gora ETA!’ oihukatzen, eta Letek esaten zien: ‘Hi! Igo hadi hona eta esan ezak mikrofonotik!’. Oso inpaktantea zen sortzen zen espektakulu hura. Oso bizia zen Lete”.

Gaur hasiko da Oiartzunen, Leteren jaioterrian, haren omenezko ekitaldi sorta. Elixabete Perez Gazteluk, Haizea Saez de Egilazek eta Anjel Lertxundik osatu duten Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile liburua aurkeztuko dute, 19:00etan, udaletxean. “Orain badator aitortza, eta espero dut ekitaldiek arrastoa uztea”, esan du Kazabonek.

Leteri buruzkoa, 101. liburua

Orain dela aste batzuk argitaratu zuen Antton Kazabonek (Oiartzun, 1954) gazteenei zuzendutako bere 100. liburua: Mikel Larson (Erein). Xabier Leteri buruzkoa, beraz, argitaratu duen 101.a da.

1987an idatzi zuen lehenengo liburua, Letrak bertsotan 1. Ondoren etorri ziren izenburu berarekin beste bi liburu, haren jarraipen gisa.

Aurten dozena erdi liburu idatzi du Kazabonek. Aipatutako biez gain, honako titulu hauek merkaturatu ditu: Galtzaundi, Galtzamotz eta Galtzajario (Erein); Batetik zetara gure ostadarra (Denonartean); Bartoxeko Olentzero (Matahami) eta Burnizko Potoa komikia (Denonartean). Gelditzeko asmorik ez du, “gustura” idazten baitu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.