1.807 lagunek eman dute izena Euskaraldian
Behin betiko datuen arabera, duela bi urte baino oiartzuar gehiagok izena eman dute. Hikaldian 408 lagunek eman dute hitza.
Asteartean Euskaraldian izena emateko epea bukatu zen, eta ariketa soziolinguistikoa kudeatzen duen batzordeak Oiartzungo datuak eman ditu. 1.807 oiartzuarrek eman dute izena —2018an baino ehun gehiagok—, eta horietako gehienak Ahobizi dira: 1.576. Belarriprest izateko hautua 231 pertsonek egin zuten.
Oiartzunen Hikaldia esperientzia pilotua martxan jarri dute. Kasu horretan, 408 oiartzuarrek itsatsi dute h txikia. Entitateen kopurua, berriz, 91koa izan da.