COVID-19aren eremu gorritik ateratzeko bidean da Pasaia
100.000 biztanleko kutsatze tasen beheranzko joera nabarmena atzeman da azken egunotan Oarsoaldean. Errenteria-Orereta da zifra altuenak dituena.
Koronabirusaren datuak itxaropentsuak ari dira izaten azken aldian, 100.000 biztanleko tasa guztiak beherantz ari baitira egiten nabarmen. Kutsatze kasuak ere gutxitu ziren atzo Oarsoaldeko udalerri gehienetan.
Errenteria-Oreretan 11 PCR positibo atzeman zituzten atzo (asteazkenean 21), lau Pasaian (asteazkenean bost), bakarra Lezon (asteazkenean hiru) eta bi Oiartzunen (bakarra asteazkenean).
Jarraian, herrietako tasen zerrenda, atzoko datuekin:
- Errenteria-Orereta: 592,91 (asteazkenean 622,8).
- Pasaia: 514,63 (asteazkenean 538,57).
- Lezo: 393,31 (asteazkenean 442,48).
- Oiartzun: 318,81 (asteazkenean 338,13).
- Gipuzkoa: 698,55 (asteazkenean 742,06).
Osasun Sailak gaur emandako datuetatik ateratakoak dira zifra horiek. Hemen klik eginda txosten osoa jasotzeko aukera (PDF artxiboa da).