Hiesaz hitzaldia emango dute gaur Julen Zabalak eta Mikel Martinek
Lehen pertsonan euren testigantzak zabalduko dituzte bi hizlariek. Solasaldia Xenpelar Etxean da, 19:00etatik aurrera.
Abenduaren 1a da hies gaixotasunaren kontrako nazioarteko eguna. Horren harira, Errenteriako LGTBI+ Mahaiak hitzaldia antolatu du gaurko (ostirala), 19:00etan, Xenpelar Etxean.
Hizlariak Julen Zabala eta Mikel Martin izango dira. Lehen pertsonan, haien lekukotza emango dute.
