Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
Aritz Prades (Limerick) eta Fernan Cuellar (De Cyne Reyna).

«Higadura psikologiko handia bizitzen ari gara. Plan zehatz eta anbiziotsu bat behar da»

Gaueko aisialdiarekin lotutako lokalak dira murrizketen eragina gehien pairatu behar izan dituztenak. Beren lantokiak kinka larrian daude itxierarekin.

aritz prades fernan cuellar Aritz Prades (Limerick) eta Fernan Cuellar (De Cyne Reyna).
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2020/11/27

Gaueko aisialdia da murrizketa gehien jaso duena.
Fernando Cuellar: Udan aldaketa bat iradoki zuten: 3 eta 4 taldeko taberna eta pubak 1 eta 2 motako ostalaritza lokalak izatera pasatu ziren. Batzuek pausoa eman zuten, baina beste batzuk lan egin gabe egon dira.

Aritz Prades: Baimen horiek eman arren, gure lokalek gauerako prestatutako azpiegiturak eta langileak dituzte. Nahiz eta egunez lan egiten utzi, ez da gauza bera. Guk zortzi hilabete daramagu itxita. Osasunaren ikuspuntutik, gu pozik gaude irtenbidearen zati bat garelako. Alde ekonomikotik, aldiz, zuloa ikaragarria da.

Denbora daramagu erreskatearen itxaropenarekin, oso argi baitaukagu ongizate komunaren aldeko sakrifizioa egiten ari garela. Dirua kudeatzen dutenen txanda da: ez gaituzte erortzen utzi behar.

Erakundeek diru laguntzak emango dituztela esan dute. Nahikoa al dira?
Prades: Badirudi laguntzak emateari beldurra dagoela. Ez dakit den interesik ez dagoelako edo dirua dela falta dena. Tantaka ematen ari dira, gu isilarazteko edo. Adibidez, argindarraren kontratua izateak —nahiz eta argiak itzalita dituzun— laguntza horiek baino diru gehiago suposatzen du. Ez dira nahikoak. Plan zehatz bat behar da, anbizioarekin eta bermeekin.

Pandemia hain kolpekoa izanda, ez duzue etorkizunera begira ezer?
Prades: Erantzunak berandu baino lehen iritsi behar dira, etorkizuna ez delako batere argia. Asko etsituko dira COVID-19ak sortutako zorrengatik. Pandemian denak elkarrekin sartu ginen, eta erakundeen erantzunak denentzako izan behar du. Irtenbidea eman behar diote, ez ogi apurrak ezta partxeak ere.

Cuellar: Denborak esango du nork egin behar duen aurrera, baina ezin da bidean inor utzi.

Etorkizunera begira, normaltasun batera itzuliko balitz, lan baldintzak ez dira berdinak izango: kredituei buelta eman, ordu gehiago…

Prades: Datozen lauzpabost urteak galdutakoa berreskuratzeari bideratuta egongo dira.

Cuellar: Honek guztiak krisi garrantzitsu bat sortuko du, ez bakarrik ostalaritzan. Kontsumitzeko garaian, epe ertainean, nabarituko da. Txertoa ateratzearekin batera ez da aurreko egoera bueltatuko.

Prades: Baikorrak izaten saiatzen ari gara, eta horregatik ari gara eusten. Bestalde, esan behar da hutsaren hurrengo bezala tratatu gaituztela martxoan dena hasi zenetik. Arazoa hor zegoen, bai, baina ez diote heldu. Gainera, kriminalizatu gaituzte, eta ez gaituzte ezertarako deitu.

Cuellar: Ostalaritzan higadura psikologiko handia bizitzen ari gara. Ziurgabetasunaren kontra borrokan ari gara. Ikusten dugu gihar ekonomiko handia duten erakundeak —aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua— oraindik ez dutela pausorik eman, ez digute biderik argitu. Akituta gaude. Desiatzen ari gara ahal bezain beste lan egitea, baina kontua da ez dakigula zer etorriko den aurretik. 3.000-4.000 euroko miseria horiek lortzeko hainbeste baldintza jarri behar hori… Bankuek ez digute ordaintzeko luzamendurik ematen, eurak diru publikoko milioika eurorekin geratu direnean.

Beti aldarrikatu duzue neurri guztiak betetzen dituzuela.
Cuellar: Saiatu izan gara transmisioa eteten. Birusa ez dago tabernetan, kalean dago, pertsonengan, gizarte osoari eragiten dio. Administrazioaren aldetik, ardurak daude mezuari dagokionean: udan, adibidez, kontsumitzera deitu zen. Guk ez ditugu inoiz zalantzan jarri osasun agintarien gomendio eta arauak.

Prades: Horren irudi da Urkullu eta Revillaren artekoa. Pandemia eta jarduera ekonomikoa batu nahi izan dituzte, arazoei aurre ez egiteko. Eskuetatik ihes egin zien, eta orain datoz neurri hauek. Ostalaritzan arau guztiak betetzen badira, ez da arazoa. Arazoa mugikortasun askea da, horrela zabaltzen da. Lokal batzuk, gainera, araurik gogorrenak baino gogorragoak jarri dizkiogu gure buruari.

Cuellar: Argi geratu da gizartearen funtzionamendua orekatzen duela ostalaritzak. Oso beharrezkoak garela uste dut. Gizartearen aisialdiarentzako ezinbestekoak gara. Ez dakit hau bukatzerako gure sozializatzeko edo harremanak izateko ohiturak aldatuko diren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.