Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea
Lander Sein. Sein Izarra.

«Itxiko bagenu, tabernei bizkarra emango genieke»

Sein Izarra hornitzaile enpresan egiten du lan Lander Seinek. Taberna eta jatetxe askorekin egiten dute lan, eta horrek ikuspegi globalagoa izaten laguntzen dio.

lander sein
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/11/27

Zuek hornitzaileak zarete. Ezkutuan zaudetela dirudi, baina lokal askorekin duzue harremana. Nola ikusi duzue egoera?
Ostalaritzarengandik oso gertu bizi gara, beraiekin batera egiten dugu lana, nahiz eta auzoetako denda ttikiekin ere egiten dugun lana.

Ostalaritzak itxi zuen momentuan —martxoan—, gure burua aurkitu genuen zer egin ez genekiela. Agindu berrien zain egon behar izan genuen, hasiera batean zeuden arauak tabernentzako bakarrik baitziren, ez atzetik gaudenentzako.

Hasiera horretan zalantza handiak egon ziren, ez zegoelako argi zer gertatuko zen. Modu horretan ibili ginen, arintze fasera arte. Irekitzen hasi zen momentuan, nabaritu zen taberna askok ezin izan zutela jasan hainbeste denbora itxita egotea, eta ez zuten pertsiana berriro ireki.

Uda aldera, berriro arrankatzen ari ginela bazirudien, baina irailean berriro etorri ziren mugak. Eta orain itxiera etorri da. Gutxieneko zerbitzuak ematen ari gara, eta horrek eragina du gure langileengan.

Zein eragin izan ditu?
Gure bezero asko itxita daude, eta ezin dugu haiengana joan. Talde bat gara: saltzaileak, bulegoko langileak, banatzaileak… Eta gu bezala, ekoizleak ere badaude. Adibidez, gaueko tabernak itxita egoteak kalte handia egin die likoreak egiten dituztenei.

Eguneko poteoa ere aldatzen joan da. Hasieran bazirudien beldurra joaten ari zela, baina ez zen poteo berdina. Arintze fasearen lehen asteetan galdetzen zidaten ea lan askorekin genbiltzan: eguraldi ona egiten zuen, eta terrazak beteta zeuden.

Lanean ari ginen, baina terraza taberna baten %30 bat da gutxi gorabehera. Lehen ikusten zenituen ardo kopak, plateren bat… baina lehen aste horietan kafea eta garagardoa besterik ez zenuen ikusten. Lana ematen dute edari horiek, baina ez dira taberna baten funtsa.

Pertzepzio ezberdina zen bai kanpotik baita barrutik ere. Galdetzen nien ea zer moduz, eta erantzuten zidaten lau kafe eta garagardo pare batekin betetzen zutela arratsalde osoa. ‘Ez dugu lanik egin’.

Kontsolatzeko bada ere, konpentsatzen al dizue eguneroko gastuei aurre egiteko?
Etekinik ez dugu ateratzen. Kate bat gara, eta konpromiso batzuei erantzun behar diezu. Ez dugu etekinik aterako, baina ezin duguna da gure bezeroa alde batera utzi. Taberna batzuei ez zaie errentagarria egiten irekitzea, eta itxita izan dute —eta oso ongi iruditzen zait—.

Beste batzuek nahiago dute eramateko zerbitzua eman. Horretan daudenei laguntzeko gaude gu, bezero diren aldetik. Ez gaude saltzeko bakarrik. Orain itxiko bagenu, haiei bizkarra ematea bezala litzateke. Haiekin batera egon behar dugu sufritzen eta dena aurrera eramaten.

«Hau noizbait bukatuko da. Bitartean, eutsi behar diogu»

Ekoizleren batek itxi duela ikusi duzue? Banaketa linea hori moldatu behar izan al duzue eta bide berriak aurkitu?
Nik dakidala, ez dute askok itxi. Ardogileen kasuan, Espainian dauden asko familia negozioak dira, eta mota horretako negozioak direnez, itxi egin behar izan dute. Badaude beste bide berri batzuk aurkitzen saiatu direnak, beste modu batean aurkezten.

Jende asko ari da aurrera egiteko erremintak bilatzen honi buelta emateko. Bi aukera daude: bat, eserita gelditu eta itxoitea; edo normaltasun berrira arte itxoin bitartean aukera berriak ikustea, martxan hasten denerako prest egoteko. Likor etxeak eta upategiak denak berdin dabiltzala uste dut.

Kalte ordainik jasoko al duzue?
Oraintxe bertan, ez dakit oso ongi nola doan. Hasiera batean badakit ostalaritzarentzako laguntzak bazeudela, baina hori zabalduz joan ziren. Askotan uste da ostalaritza kaleko tabernak bakarrik direla, baina hor dago atzetik dagoen guztia.

Momentu honetan, laguntzena beste pertsona batek eramaten du. Nahiago dut albisteak ikusi ere ez egin, eta tiratu dagoenarekin, besteak buruhausteak bakarrik ematen baitizkizu.

Beraz, lanean jarraituko duzue.
Aurrera egiteko asmoarekin gaude. Badaukagu ardura bat, eta batzuek uste dute gu saltzeko bakarrik gaudela. Ez, ez da hala: gu saltzeko eta laguntzeko gaude. Denak gaude negozio berean, denok sufritzen dugu berdin, eta denok batera lana egiten, uste dut lana atera daitekeela aurrera.

Beti bezala, baten bat bidean gelditzen da, besteren bat izorratuta, eta besteren bat hobeto aterako da. Hau, lehenago ala geroago, bukatuko da, eta bitartean, aterkiari eutsiko diogu ekaitzaren erdian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.