Abenduan ere iparra galdu gabe jarraituko dute
Arditurriko parketxekoek abenduko igande guztietarako plana antolatu dute, datorrenean hasita. 10:00etatik 12:00etara arituko dira.
Arditurri parketxeak abenduko igande goiz guztietarako proposamena egingo du: Iparra galdu gabe orientazio jolasean aritzeko aukera izango du. Lehenengoa datorren igandean izango da, hilak 6.
10:00etatik 12:00etara egingo dute orientazio jolasa (hogei minutuero izango dira txandak). Parketxetik abiatuko dira, eta elebitan izango da. Hiru kilometro inguruko ibilaldian zehar orientatu beharko dira parte hartzaileak. Parte hartzaile bakoitzarentzako prezioa hiru euro dira. Familia ugarien kasuan, kide batek ez du ordaindu beharrik izango.
COVID-19aren kontrako segurtasun neurriak hartuko dituzte. Talde txikietan ibiliko dira, distantziak mantenduz. Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da, eta norberak eraman behar du musukoa.
Izen-emateak eta informazio gehiago 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deituz edo Arditurri parketxearen e-mail helbidera mezu bat bidaliz.