Arozenatarrek Euskararen Egunean kantatzeko gonbita luzatu dute
Bihar arratsaldean Done Eztebe parrokian elkartuko dira, euskarari kantatzeko.
Bihar —osteguna, hilak 3— Euskararen Eguna da, eta horren harira, Aitor, Urko eta Xanet Arozena anaiek kantaldia antolatu dute. Euskarari kantatuko diote.
Done Eztebe parrokian izango da kantaldia, 19:00etan hasita. 60 pertsonako edukiera bete arte sarrera libre izango da.