Jose Angel Torres Luberriren sustatzaileetako bat hil da
Interpretazio geologiko zentroko zuzendari izandakoa 61 urterekin hil da. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide zen.
Jose Angel Torres geologoa atzo hil zen, 61 urte zituela. Ergoien auzoan dagoen Luberri ikasgune geologikoko sustatzaileetako bat izan zen, Klara Isabel Gonzalezekin batera, eta museo horretako zuzendari izan zen. Horrez gain, Errioxako Interpretazio Paleontologiko Zentroko (Igean dago) ohorezko presidente ere izan zen.
Oiartzungo museotik, Euskal Herriko geologia, paleontologia eta lur zientzien bultzatzaile izan zen Torres. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide ere bazen.