Presoak etxeratzearen aldeko lasterketa egingo dute, kirolerako tresnekin

Ez dute ohiko lasterketa antolatuko, baina horren ordez 'maratoia' egingo dute, txandaka. Hilaren 27an izango da, goizetik arratsera.

elkartasun lasterketa Aurten ezingo dira elkartu, osasun neurriak betetze aldera.

Urtea bukatu baino lehenago, Oiartzunen presoak etxeratzearen aldeko herri lasterketa egin ohi dute. Bereziki gogoan edukiko dute Joanes Larretxea herriko presoa. Osasun larrialdi egoera dela eta, aurten ezin izango da ohiko formatuan egin. Hala ere, elkartasun lasterketa egingo dute, hamar ordukoa… baina txandaka.

10:00etatik 20:00etara bitartean, Done Eztebe plazan korri eta ariketak egiteko tresnak jarriko dituzte, kilometroak pilatzen joateko. Parte hartzaile bakoitzak ordu laurden emango zinta, ergometro edo bizikleta estatikoaren gainean —kamiseta urdina jantzita, ahal izanez gero—.

Izena eman beharko da aurretik, Elorsoro kiroldegian. Horretarako epea datorren astean hasiko da. Bertan bakoitzak nahi edo ahal duen orduan hartu ahal izango du txanda edota kirol tresna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.