Oiartzun Kirol Elkarteko bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute

Talde nagusiak Getxon jokatuko du bihar arratsaldean, Bizkerreren kontra. Bigarren taldea, berriz, Anaitasunaren etxean arituko da.

EUSKAL LIGA NESKAK Bigarren taldeak Azkoitian jokatuko du, bihar.

Asteburu honetan, aspaldiko partez, lehian ari diren Oiartzun Kirol Elkarteko bi taldeek jokatuko dute. Biak, gainera, etxetik kanpo arituko dira.

Lehen Nazional Mailako taldeak Bizkairaino joan beharko du. Bihar arratsaldean —17:00etan— Bizkerre taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak, Getxoko Bolue futbol zelaian.

Euskal Ligako taldea ez da hain urrutira joango. Azkoitian izango dute partida, bihar. Anaitasunaren kontrako partida 16:30ean hasiko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.