Mantenu lanak egin dituzte herriko hainbat auzotan
Altzibar, Arragua, Elizalde, Ergoien, Karrika eta Ugaldetxon lan txikiak egin dituztela jakinarazi du udalak.
Oiartzungo Udaleko langileek mantenu lanak egin dituzte herriko sei auzotan. Horien berri eman du udal erakundeak. Arraguan, Ganboxa kalean baranda jarri dute. Karrikan, berriz, pilotalekuan sarea berritu eta beheko txapa konpondu dute.
Lanak egin dituzten beste auzoetan mugikortasunaren hobetzea izan da ardatza. Zokolo bidean —Altzibar eta Ergoien auzoak lotzen ditu— trafikoa antolatzeko seinalitika markatu dute: oinezkoen bideak seinalatu dituzte; ibilgailuentzako pasatzen uzteko markak margotu eta abiadura muga adierazi dituzte.
Elizalderi dagokionez, Sibeluts kaleko espaloian mugikortasuna errazteko jaitsiera egin dute kanposantu parean. Oinezkoentzako pasabidea ere margotuko dute datozen egunetan.
Azkenik, Ugaldetxo auzoan, Kalexa eremuko aparkalekuak markatu dituzte, tokia berriro antolatze aldera.
[Argazkiak: @oiartzunudala].