Biyurrieneko erronkako irabazleek jaso dute saria
Euskaraldiak iraun artean, 'Kahoot!' erronka egin dute Oiartzunen. Onenek eta zortea izan dutenek jaso dute saria.
Euskaraldiak iraun duen 15 egunetan zehar Kahoot! erronkan parte hartu dutenen artean sariak banatu zituen Biyurrieneak.
Ligaxkako lehen 3 sailkatuek sari bana jaso zuten, egunero parte hartu dutenen artean beste bi banatu ziren, eta azkenik, parte hartzaile guztien arten azken sari sorpresa bat zozkatu zen.
Biyurrieneko antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete dinamika honetan parte hartu duten guztiei, baita ere sariak eman dituzten herriko komertzio eta sortzaileei: Baobab, Alaiart, Xäre sorkuntzak, Borealak, Oliparok eta Kabitxo taberna.