oiartzun komertzioak koronabirusa

Denda txikiek oiartzuarren zerbitzura jarraitzen dute

Taberna eta jatetxe guztiak itxi ditu Covid-19aren krisialdiak, baina Oiartzungo hainbat komertzio txikik irekita jarraitzen dute.

Konfinatuta, baina bizirik daude auzoak

Konfinamenduak sormena lantzeko aukera paregabea eman duen zalantzarik ez da, eta hala erakusten ari dira egunero balkoi eta leihoetatik herritarrak. Errenteria-Oreretaren kasua ere bada, eta horren adibide argia da Santa Klara kalea.

urmendi

Urmendiko matrikulazio epe zein aurkezpenak, etenda

Bihar egitekoak ziren aurkezpen ekitaldia bertan behera gelditu da. Matrikulazio kanpaina egoera normaltasunera bueltatzen hasiko da.

Elkar zaintzeko saretu da Gaztaño

Egungo egoerak kezkatuta, auzotar talde batek, auzokoak saretzea eta babeserako zein elkartasunerako iniziatiba abiatzea erabaki zuen Gaztañon pasa den hilaren 15ean. Orduz geroztik, 114 bizilagun daude saretuta berariaz sortutako whatsapp talde batean.

900 840 111

Indarkeria matxistaren kontrako telefonoa martxan dela gogorarazi du udalak

Oiartzungo Udalak gogorarazi du indarkeria matxista pairatzen dutenentzako arreta zerbitzuak lanean jarraitzen duela.

Txarrenean onena erakusten ari dira

8.000 dei egin dituzte guztira sare horrekin bat egitea erabaki duten 426 boluntarioek, adineko herritarrei zer moduz diren eta zein behar dituzten galdetzeko.

olarri

Oinak mugitzea, erronka artistiko berria

Olarri dantza taldearen txanda izan da. Dantza proposatu die oiartzuarrei, ardo basoarekin osatzekoa. Nor ausartuko da?

nikolas mitxelena otsua

Nikolas Mitxelena: "Beste balore batzuk ezarri behar dira"

Lekungaraiko artzainak egunerokoan berdin jarraitzen du, ardiak mendira eramaten, baina salmentan nabarituko dute krisia. Bere iritziak plazaratu ditu.

oiartzungo udala egoera

Udalak bere zerbitzuak egokitu ditu, arreta ematen jarraitzeko

Udalaren arreta eta funtzionamenduaren berri eman nahi die oiartzuarrei. Hainbat arlo etenda daudela jakinarazi dute.

Agustin Barcia, Trintxerpe KEko harrobiaren entrenatzaile nekaezina

Hilaren 17an zendu zen Agustin Barcia, Trintxerpeko Kirol Elkarteko harrobian urte askoz ibilitako entrenatzailea.

Oiartzungo aurtengo zuhaitz landaketa, Ergoienen

Martxoaren 15ean (igandean) egingo dute aurtengo zuhaitz landaketa. Familiei parte hartzeko eskatu diete. Udalak autobusa eta hamaiketakoa jarriko ditu.

[Galeria] Orio, bitan irabazle San Pedroko XI. Test Estropadan

Orioko bi tripulazioak azkarrenak izan ziren larunbatean badiaren bokalean. Sanpedrotarra AE 7. postuan bukatu zuen, San Juan-Koxtapeko neskak 5. postuan, eta Trintxerpeko talde mistoa, 3. lehen txandan.

ZOZKETA

Gipuzkoa Basket eta Leche Rio Breoganen arteko partidarako sarrerak

HITZAk, HITZAkide batentzat bi sarrera ditu zozketan. Sarrerak HITZAren egoitzan jaso beharko dira.

oiartzun urola

Oiartzungo mutilek garaipenaren bidea aurkitu dute

Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan. Saskibaloiko bi taldeek irabazi dute, baita areto futboleko nagusiak ere.

[Galeria] Bazkaltzen ere bai, herriaren erdigunean

Goizeko eta eguerdiko ekintzen ondoren, bazkaltzeko tartea hartu zuten Oiartzunen Martxoaren 8ko jarduerekin bat egin zutenek.

Bonolotoak 120.000 euroko saria utzi du

Asmatzaileak bi euroko txartela egin zuen Gabierrota auzoko Aitzbitarte Pasabideko 6 zenbakian kokatuta dagoen Juanito tabernan.

preso eta iheslariak

Preso, iheslari eta deportatuen egoerari buruz arituko dira bihar

Antton Lopez Ruiz eta Rufi Etxeberriak hitzaldia emango dute astearte arratsean, Munanierren. Oiartzungo ezker abertzaleak antolatu du ekitaldia.

Abian da auzo konpostaren jarraipen kanpaina

Bost auzo konposta gune daude gaur egun Lezon, Arretxenen, Lopenen, Aralarren, Andreonen eta Altamiran. 2019an 16.881 kilo konpost ekoitzi ziren.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Lezoko kirol taldeen artean nabarmentzekoa da Allerruren gizonen talde nagusia lidergoan egonkortzeko garaipearen bila joango dela Urnietara.

Gehiago