
Auzokide talde bat lanean hasi da, Meipi auzoak bere jaiak ospatu ditzan lehen aldiz. Maiatzaren 15etik 17ra ospatuko dituzte jaiak.

36 dominarekin itzuli dira Errenteria-Oreretara EATko atletak: 19 urre; 7 zilar; eta 6 brontze. Gainera, bi laugarren postu ere eskuratu dituzte.

Abarka antzerki taldeak bere lana taularatuko du datorren igandean. Oier Guillan eta Joseba Sarrionandiarenak dira antzezlanaren testuak.

Oiartzungo hiru taldek jokatu dute asteburuan, eta denek galdu dute. Hori bai, kontsolatze aldera, porrot guztiak etxetik kanpo izan ziren.

Bilbora joateko autobusetarako txartelak Arkaitza, Sindikato eta Landare tabernan eros daitezke; Baionara joateko ez dute autobusik antolatu, eta hala nahi dutenek, beren kabuz joan beharko dute.

Hilaren 10 (ostirala) eta 11n (larunbata) Gauekoak ikuskizun berriarekin gozatzeko parada paregabea eskainiko du Errenteriako dantza konpainiak. Bi emanaldiak Niessen Kulturgunean izango dira 20:00etan hasita, eta sarrerak 8 euroan dira salgai.

Gipuzkoako bigarren onenak dira San Pedroko neskak. Ostiralean Antxo AFk 3-4 galdu zuen Ibarrako Laubururen aurka, tentsio handiko norgehiagokan.

Oraindik geratzen dira sarrerak etziko saiorako, bihar arte. Punta puntako zortzi bertsolari igoko dira Elorsoro kiroldegiko oholtzara, tartean Jon Martin oiartzuarra.

Aurtengoan ere bi sari emango dituzte. Udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira lanak.

Zortzigarren urtez jarraian, PSE-EEko Errenteriako taldeak eta Gipuzkoako JSE-Egazek jostailu bilketa egin dute. Gurutze Gorriak banatuko ditu.